BAIONA, TOLOSA ETA TUTERAKO IKASLEEK SINATU DUTE TXIKIAK HANDI MANIFESTUA

Aurtengo edizioan, Txikiak Handi topaketan parte hartutako ikasleek sinatu dute Txikiak Handi manifestua Nafarroa Oinez eguneko ekitaldian. Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroako ikasleek, Tuteran 2 egunez hizkuntzaren iraganaz, orainaz eta geroaz hausnarketa egin ondoren, hiru lurralde horietako ikasle bana egon da manifestua irakurtzen eta sinatzen. Argazkian Amaia Alandry (Baionako Bernat Etxepare lizeoaren izenean), Iker Guimerans (Tolosako Laskorain ikastolaren izenean) eta  Oier Laborde (Tuterako Argia ikastolaren izenean) manifestua sinatu ondoren.