“MAI DA BAI ETA EZETZIK EZ DAGO”
LABURMETRAI DOKUMENTALAREN AURKEZPENA ETA SOLASALDIA
APIRILAREN 4an, 19:00etan, TUTERAKO RUA GIZARTE ETXEAN
Garabide elkartea eta Txikiak Handi elkarteen artean dagoen elkarlanarekin jarraituz, Garabideko lagunak Tuterara heldu zaizkigu apirilaren 4an “Mai da bai eta ezetzik ez dago” laburmetrai dokumentala aurkeztera.
Hogei urteko bizi esperantza ematen diote maputxeen mapuzugun hizkuntzari. Gaur egungo haurrak heldu bihurtzerako, hila izan daiteke. Baina halabehar horren aurka ari denik ere bada, Mapuzugulentuaiñ elkartea esaterako. Dokumentala biziberritze prozesu horretaz ari da, hain zuzen ere. Garabideren eskutik, Imanol Eppherre, Eider Ballina eta Anne Baskaran Wallmapuraino joan dira, errealitate hori pantailara eramateko.
Zer ari da gertatzen Ameriketako jatorrizko hizkuntzekin? Zer ari dira egiten maputxeen hizkuntza eta kultura biziberritzeko prozesuan? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako hiztunek? Lagun al dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskuratzeko prozesuan? Dokumentalak galdera hauei eta beste batzuei erantzuna eman nahi die. Dokumentala ikusi eta gero, Garabideko ordezkariek solasaldia gidatuko dute.
Horrekin batera, Nazio Batuen Erakundeak 2019.urtea Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea izendatu duela kontuan izanik, hurrengo egunean, apirilak 5, KORRIKAko hiru kilometro eginen dituzte zenbait gizarte eragilek, tartean Garabidek eta Txikiak Handik, hizkuntza indigenen alde.
HIZKUNTZA INDIGENEN ALDEKO 3 KILOMETROAK KORRIKAN
APIRILAREN 5ean, 11:40ean, 211. KILOMETROAN TUTERA-ALESBES ARTEAN