Pasa den irailaren 9an Eire-Euskal Herria topaketa egin zen Beran Nafarroa Oinezeko jardueren baitan. Ekintza ezberdinen artean, irlandarrei ongi etorria egin zitzaien San Migel zubian txalaparta eta toberaren soinuarekin lagunduta. Honetaz gain, bazkaldu aitzinetik Txikiak Handi manifestua irakurri eta sinatu zen euskaraz eta gaelikoz.
Hemen duzue Xaloa telebistak egunean zehar grabatutakoa.