HIZKUNTZA GUTXITUETAKO HEDABIDEEN TOPAKETA ARRAKASTATSUA

Euskal Herriko bazter eta lan esparru ezberdinetatik heldutako jendea bildu zen Nafarroa Oinez festaren bezperan, Altsasuko Iortia kutur gunean, munduan barna hizkuntza gutxituetan lan egiten duten hedabideen inguruan gehiago jakiteko asmoz. Mexiko, Gales, Irlanda, Brusela eta Euskal Herritik etorritako hizlariek lortu zuten saioa interesgarria bezain iradokitzailea izatea, eta guztiontzat oso aberasgarria izan zen batean zein bestean ematen ari diren esperientzien berri izatea. Garbi geratu zen hedabideak  ezinbestekoak direla hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuan, eta lekuan lekuko hizkuntza komunitateak sendotzeko ahalmena dutela. Jarrai dezatela, beraz, txikiak handitzen!

 

Juan Kruz Lakasta (Euskalerria Irratia)

Johan Haggman (Europako Batzordea)

Idurre Eskisabel (EHUko irakaslea)

Unai Arellano (Txikiak Handi)

Castillo Suarez (Sakanako Mankomunitatea)

Yazmin Novelo (Radio Yúuyum)

Elin Haff Gruffydd Jones (Social Media and Minority Languages)

Rónán Mac Con Iomaire (RTÉ)