Gure Hizkuntzen Tamaina

7. Jarduera

AURKEZPEN MULTIMEDIA GAUZATZEA (Estimatutako denbora:  2 ordu)

Jardueraz jarduera informazio asko bildu dugu gure hizkuntzei buruz eta munduko hizkuntzen artean duten kokapenari buruz.

Orain, aurkezpena egiteko beharko duzuen informazioa bildu, aukeratu eta egituratu egin beharko duzue. Unitate hau lantzen ari den ikastetxe bakoitzak (Escola Gavina eta Iñigo Aritza) aurkezpen bakarra eginen du, baina hori egiteko ikastetxe bakoitzean talde txikitan banatuko da lana.

Talde bakoitzak hurrengo gaiak eta hurrenkera honetan landuko ditu:

  • Gaiaren aurkezpena.
  • Munduko eleaniztasuna eta hizkuntza kopurua.
  • Munduan hiztun gehien dituzten hizkuntzak (Ethonologue)
  • Gure hizkuntzaren kokapena eta bizitasuna munduko hizkuntzen artean (Calvet Barometroa).
  • Gure hizkuntzaren osasuna (UNESCO).
  • Gure herrian/hirian egindako inkestan jasotakoa (hemen, 4.jardueran grabatutako bideoen artean, egokiena aukeratu beharko duzue, eta aurkezpenean txertatu)
  • Ondorioak eta amaiera.

 
Informazioa aurreko jardueretan landutako edukietatik lor dezakezue, baita internetetik, liburuetatik edo egokitzat jo dezakezuen beste edozein bidetik ere. Ea erraz eskuratzen duzuen! Informazio guztia bildu ondoren, aurkezpena polit eta erakargarria egitea da zuen helburua. Lana amaitu ondoren, Txikiak Handi webgunera igoko duzue.

IKUSI EREDUA

Behin Escola Gavinako eta Iñigo Aritzako ikasleak leku bakoitzeko aurkezpenak ikusi dituzuela, Txikiak Handiko foroan sartuko zarete eta talde txikietan hor agertuko zaizkizuen galderak erantzun.