Sekula pentsatu al duzue zenbat hizkuntza dauden munduan? Edo zein den hizkuntza bakoitzaren tamaina?
Egun hauetan, munduko eleaniztasunaz eta hizkuntzen kopuruaz hitz egingo dugu. Horretarako, Euskal Herritik eta bertako hizkuntzatik abiatuko gara, baina bakoitzaren herria eta hizkuntza hobeto ezagutzeko aukera izanen dugu. Izan ere, hurrengo jardueretan aurkituko dituzuen bideoak eta zenbait jarduera Euskal Herriko Telebistako (EITB) “Tribuaren berbak” programatik aterata daude, eta euskararen inguruan ematen diren hainbat datu erabiliko ditugu bakoitzaren hizkuntzari buruz gehiago jakiteko.
Jarduera guztiak egin ondoren, gai honen inguruko aurkezpen multimedia bat osatu beharko duzue, eta Txikiak Handi webgunera igoko duzue. Hartara, egitasmoan parte hartuko duten guztiek aukera izanen dute aurkezpen horiek entzuteko zein ikusteko, eta horietan aipatuko dutenaren inguruan hausnartzeko .