Gure Hizkuntzen Tamaina

6. Jarduera

GURE HIZKUNTZAREN EGOERA UNESCOREN ARABERA
(Estimatutako denbora: ordu bat)

Gure hizkuntzen tamainari buruz jardun dugu orain arte, baina zein da gure hizkuntzen osasun-maila munduko hizkuntzen artean?

Galdera honi erantzuteko, UNESCOk egindako "Arriskuan dauden munduko hizkuntzen Atlas"era joko dugu. Bertan, arriskuan dauden hizkuntzak sailkatzen dira, taula honen arabera:

Bizitasun-maila Hizkuntzaren belaunez belauneko transmisioa
Arriskurik gabe Belaunaldi guztiek hitz egiten dute hizkuntza eta belaunez belauneko transmisioak ez du etenik. Ez da atlas-ean sartzen.
Zaurgarria Haur gehienek hitz egiten dute hizkuntza, baina erabilera zenbait eremutara mugatuta egon daiteke (familia girora, adibidez).
Arriskuan Haurrek jada ez dute ikasten ama-hizkuntza gisa.
Arrisku nabarmena Aiton-amonek eta belaunaldi zaharrenetako partaideekbakarrik hitz egiten dute hizkuntza. Gurasoen balaunaldiekoek, ulertu badezakete ere, ez dute beraien artean erabiltzen, ezta seme-alabekin ere.
Arrisku larria Hiztun bakarrak, aiton-amonak eta belaunaldi zaharrenetako partaideak dira, baina gutzitan eta oso modu partzialean darabilte hizkuntza.
Desagertua Ez da hiztunik geratzen. Atlasak, 1950. urtetik aurrera desagertutako hizkuntzen erreferentzia dakar.

Orain, talde handian, zuen hizkuntza zein multzotan eta zergatik kokatuko zenuketen eztabaidatuko duzue. Lan hori amaitzen duzuenean sartu, "Arriskuan dauden munduko hizkuntzen Atlas"ean eta aztertu UNESCOk zer nolako bizitasun maila aitortzen dien zuen hizkuntzari. Ikusi ondoren, banaka beheko taula bete beharko duzue:

“Arriskuan dauden munduko hizkuntzen Atlasa” ezagutu aurretik, horrela pentsatzen nuen:
 
Orain honea pentsatzen dut:
 

Nahi baduzue, hurrengo helbidean zuen hausnarketak konpartitu ditzakezue minutu t`erdiko bideoetan (zuen irakasleak sartzeko pasahitza emango dizue).

Amaitzeko, UNESCOk euskara non kokatzen duen eta zergatik ikusiko dugu. Badago alderik zuen hizkuntzarekin konparatuta? Galdera hau denon artean erantzungo dugu.