ZERGATIK IKUSTEN DUGU GEURE BURUA HORREN TXIKI?
Euskal Herrian eskalaren inkesta egin duten leku guztietan, herritarrek oso posizio baxuan kokatu dute euskara.
Bada, gizartean orokortuta dagoen uste hori aintzat harturik, aztertuko duzue kaleko jendeak zergatik uste duen gure hizkuntzak, munduko hizkuntzen artean, direna baino askoz txikiagoak direla.
Zuen artean horren inguruan hitz egiten hasi aurretik, ikus ezazue arretaz Bilbon eta Eskoriatzan (Euskal Herrian) kaletarrek emandako arrazoiak.
Bideoa ikusi ondoren, talde txikitan, zerrendatu itzazue jendeak emandako arrazoiak. Zerrenda osatu eta gero, pisuzkoenak edo arrazoizkoenak iruditzen zaizkizuenak aukeratuko dituzue, zergatiak azalduz.
ZERGATIK IKUSTEN DUGU GEURE BURUA HORREN TXIKI? | |
---|---|
HIZKUNTZARI EMANDAKO POSIZIOA | ZERGATIAK |
Geure burua horren txiki ikustearen arrazoien inguruan hausnarketa egin ondoren, aterako gara kalera gure hizkuntzaren inguruan inkesta egitera? Horretarako, ikusi dugun bideoan bezala, talde txikitan banatuko zarete eta zuen herrian/hirian aurkituko duzuen jendeari honako galdera egin beharko diozue:
Munduan 7.000 hizkuntza inguru daudela jakinda, 0tik 10erako eskala batean, zein zenbakitan kokatuko zenuke zure hizkuntza hiztun kopuruaren arabera? (txinera 10.zenbakian egongo litzateke munduan hiztun gehien duen hizkuntza delako).
Erantzunak jaso ahala, zuek eman beharko diezue erantzun egokia, datu zehatza; alegia, zuen hizkuntza eskala horretan non kokatzen den eta zergatik (telebistako programan aurkezleak egiten duen bezala). Erantzun guztiak eta zuen azalpenak bideo polit batean jaso beharko dituzue (eredu bezala ikusi genuen bideoa erabiliz). Beraz, kalera bideo kamerarekin edo mugikorrarekin atera beharko duzue zuen inkesta grabatzeko, eta ondoren, editatzeko.
Zuen bideoa prestatu ondoren, inkesta egin eta grabatu duzuen taldetan, ondorengo hausnarketa egin beharko duzue:
Aurretik ikusitako bideoarekin alderatuz (Bilbon eta Eskoriatzan grabatutakoa), zuek egindako inkestan eta grabatutako bideoan, nola ikusten du jendeak zuen hizkuntza? 0tik 10erako eskala horretan non kokatu dute? Zergatik?
ZERGATIK IKUSTEN DUGU GEURE BURUA HORREN TXIKI? (BILBO-ESKORIATZA) |
ZERGATIK IKUSTEN DUGU GEURE BURUA HORREN TXIKI? (ALTSASU) |
---|---|