Gure Hizkuntzen Tamaina

3. Jarduera

GURE HIZKUNTZAREN TAMAINA (Estimatutako denbora: 30 minutu)

Eta orain jakin dezagun Euskal Herriko Telebistako aurkezlearen ahotik, Kikeren ahotik, zein den euskararen kokapena munduko hizkuntzen artean.

Ikusi duzue! Euskararen kasuan, erantzuna 9tik gora da! Espero al zenuten emaitza hori? Zerk harritu zaituzte, ezerk harritu bazaituzte? Talde handian, jasotako erantzunaren inguruko iritziak eta inpresioak partekatu ditzakezue.

Eta zuen hizkuntza non kokatu duzue? Jakin nahi duzue zuen hizkuntza non kokatuko litzateke eskala horretan? Sar zaitezte etnologue wegunean eta ikusi non kokatu duten.

Gauzak horrela, goazen orain arte jaso dugun informazioa aztertzera. Horretarako, banaka, ondorengo taula eta zuen hausnarketak Padlet arbela kolaboratibo honetara ekarri.

Unitateari hasiera eman genionean, horrela pentsatzen nuen:
 
Orain honela: