Gure Hizkuntzen Tamaina

2. Jarduera

ESKALAREN JOKOA (Estimatutako denbora: 30 minutu)

Ikusi dugunez, munduan 7.000 hizkuntza inguru daude. Baina zein da zuen hizkuntzaren lekua horien guztien artean? Horixe da jarduera honetan deskubrituko duguna.

Hasteko, talde txikitan banatuta, galdera hau erantzun beharko duzue: “Munduan 7.000 hizkuntza inguru daudela jakinda, 0tik 10erako eskala batean, zein zenbakitan kokatuko zenukete zuen hizkuntza hiztun kopuruaren arabera?”.

Galdera hobeto ulertzeko, ikusi nola formulatu zuen Euskal Herriko Telebistako aurkezleak, Kike Amonarrizek, kaletarrei euskararen inguruan galdetu aurretik.

Orain, talde bakoitzean adostu beharko duzue non kokatzen duzuen zuen hizkuntza eskala horretan eta zergatia arrazoitu. Irakasleak arbelean jasoko ditu talde bakoitzaren datuak.. Talde bakoitzak zein zenbakitan kokatu lukeen esan ondoren, talde handian, gelako datu guztien batez bestekoa aterako dugu, zein zenbakitan geratuko litzatekeen jakiteko.

Hiztun kopurua kontuan hartuz, zure hizkuntza zein zenbakitan kokatuko zenuke 0tik 10erako eskalan?

Datuak:

  • Txinera da munduan gehien hitz egiten den hizkuntza, hiztun gehien dituena. 10. zenbakian kokatuko genuke, beraz.
  • 0an, berriz, azken hiztuna galdu berri duen hizkuntza kokatuko genuke.
Zure hizkuntza 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
Talde txikiko batez bestekoa  
Gela osoko batez bestekoa