AURKEZPENA (Estimatutako denbora: ordu bat)
Adiskideok! Abiatu gara hizkuntzen munduan barna. Eta hasteko, sekuentzia honetan, munduko eleaniztasunaz eta hizkuntzen kopuruaz hitz egingo dugu. Pentsatu al duzue inoiz zenbat hizkuntza dauden munduan?
Ezertan hasi aurretik, asmatuko al zenukete zer den irudi honetan ikusten dena? Eman itzazue erantzunak talde handian.
ZENBAT HIZKUNTZA DAUDE MUNDUAN?
Badakigu munduan hizkuntza asko hitz egiten direla, baina zer gehiago dakigu gai honen inguruan? Berehala ikusiko dugu!
Erantzun ondorengo galdera hauek talde txikitan eta idatzi erantzunak Padlet arbela kolaboratibo honetan.
Talde guztien informazioa bildu eta aztertu ondoren, bideo hau ikusi eta talde txikian eman dituzuen erantzunak zuzendu eta informazioa osatu.