Urtero legez, hementxe da Artea Oinez 2022 erakusketa. Aurten Nafarroa Oinez antolatzen ari den Tafallako Garcés de los Fayos Ikastolaren eskutik. Erakusketak aurten bere 25. urteurrena ospatzen du eta ohi bezala, Iruñeko Kondestablearen jauregian izango da ikusgai lehenik eta Tafallako Kulturgunean ondotik. Lehen mailako erakusketa hau Euskal Herriko 86 artisten artelanek elikatzen dute, zeintzuen eskuzabaltasuna zinez eta bihotzez eskertzen baitugun. Benetako plazera da hainbeste artelanen artean paseatzea, eta hortaz, erakusketarekin gozatzera hurbil zaitezten gonbidatzen zaituztegu. Bien bitartean, Tafallan sortu dugun katalogoan ikusi ahalko dituzue lan guzti-guztiak.
Erdian erein!!!