2025/05/16

Hizkuntzak berebiziko garrantzia du identitatean, kultura, esperientzia eta pertenentzia sentimendua adierazteko bidea delarik. Ama-hizkuntzak, bereziki, gure nortasunaren oinarria osatzen du, gure pentsatzeko eta mundua hautemateko modua moldatuz.

Migratzean, pertsonak jatorrizko hizkuntza ez den beste hizkuntza-ingurune batean egoten dira. Herrialde hartzaileko hizkuntza ikastea premia bat da, baina gizartean integratzeko aukera bat ere bada.

Jon Maia bertsolariak 25 urte bete arte ezkutatu zituen aitaren eta amaren jatorriak, Zamora eta Extremadurakoak. Bere nortasuna Anoetako Belodromoan aitortu zuen 1997an, hamar mila lagunen aurrean eta ETBko kamerekin zuzenean, Euskal Herriko bertsolari txapelketaren finalean.

Bere bizipenaren berri “Euskara barne eta kanpo bidaia. Bizitza bat” hitzaldiaren bitartez eman zuen Jonek Atarrabiako Lapikon bertaratuei euskara eta nortasunaren baitako hausnarketa eraginez.

Hitzaldia oso hunkigarria izan zen eta bukatutakoan, Jonek bertaratukoen txalo zaparrada sentitua jaso zuen.



Itzuli
JON MAYA, EUSKARARA BARNE ETA KANPO BIDAIA #1 JON MAYA, EUSKARARA BARNE ETA KANPO BIDAIA #2

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia