2025/06/02
Maiatzaren 26tik 29ra bitartean egin den bilketa oparo honen ondoren, antolatzaileak lanean ari dira jada elkikagai guztiak Paz de Ziganda ikastolan metatzeko, Paris 365 jantoki sozialak bildu eta beharren arabera banatu aurretik. Paz de Ziganda Ikastolako Batzordeko eta Jira Bira taldeko Diego Loperenaren hitzetan, bilketa egun hauen osteko balantzea ezin positiboagoa da: "Erantzuna, beste behin ere, erronkaren mailan egon da, eta Paris 365 babesteko mugitu diren familiei eskerrak baino ezin dizkiegu eman". Loperenak bereziki nabarmendu nahi izan du "ikastola guztiak berehala eta aho batez prest egon dira ekimen solidario honen parte izateko”.
Ibilbide luzeko elkarlana Paz de Ziganda ikastolak hamar urte baino gehiagoko lankidetza estua du Paris 365 jantoki sozialarekin, hainbat ekintzaren bidez, besteak beste, ikastolan bertan egiten den elikagaien aldizkako bilketaren bidez. Ikastolan oso harrera ona duen ekimena da, Jira Birak antolatzen duelarik. Jira Bira taldea Paz de Zigandako ama, aita eta kooperatibista ohiek osatzen dute, eta beste kolektibo batzuekin lankidetza sustatzea eta ikastetxeko bizitza soziokulturala dinamizatzea du helburu.
Gaur egun, arindu beharrean, Paris 365en beharrak hazten ari dira, eta gero eta zailtasun handiagoak dituzte elikadura egokia eskuratu ezin duten pertsonen eskaria asetzeko. Horregatik, Paz de Zigandak Nafarroa Oinezen edizio berri bat antolatzen duen urte honetan, ikastolak tarte bat eskaini nahi izan dio konpromiso solidarioari eta Oinezeko olatu handia baliatu nahi izan du, jarduera programaren barruan, ekintza sozialak ere antolatzeko, Oinez 2025aren helburuekin bat eginez.
Oraingo honetan, erronka partekatua izan da, eta Nafarroako toki guztietara iritsi den bilketarekin ikastolen indar traktoreari balioa emateko balio izan du, Gogoratu behar da elikagaiak honako ikastola hauetatik etorri direla: Andra Mari (Etxarri - Aranatz), Argia (Tutera), Baztan (Elizondo), Erentzun (Viana), Garcés de los Fayos (Tafalla), Ibaialde (Lodosa), Jaso (Iruñea), Labiaga (Bera), Lizarra (Lizarra), San Fermin (Zizur Txikia), Ta n tir u m air u ( L e s a k a ), A r a n g oiti (Ir u n b e r ri), Iñig o A rit z a ( A l t s a s u ), Rin c ó n d e l C a r m e n ( Z a n g o z a ) e t a P a z d e Zig a n d a ( A t a r r a bia ).
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU