Ikastolen jaiek hainbat ekimen antolatzen dituzte elkarrekin eta elkarlanean. Urterik urte egitasmo gehiago dira jai guztiek partekatzen dituztenak. Guztiak biltzen ditugu Ikastolak Herriari egitasmoaren barruan. Bi dira egitasmo honen ardatzak:
IKUSPEGI NAZIONALA
Euskal Herri osoan gaude sareturik eta Euskal Herria da ikastolen erreferentzia. Jai bakoitza bere lurraldean ospatzen bada, Ikastolak Herriari egitasmoa Euskal Herri osorako da.
HERRITIK JASO ETA HERRIARI ITZULI
Nondik gatozen argi edukita, jasotakoa itzuli nahi diogu herriari. Eraldatuta, gugan jarritakoaren emaitza itzultzen diogu herriari, sormena astinduz, kultur adierazpide desberdinak landuz, elkarlana sustatuz, eta elkarren ezagutza partekatuz.
2022koa II. edizioa izan da eta "Gernikako Bonbardaketa" gai moduan hartuta, 16 eta 18 urte bitarteko gazteek komikiak landu dituzte.
Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek era bateratuan garatzen duten jarduera programatik abiatzen da.
2022an 3. edizioa ospatu da eta Jaso Ikastolaren SUTAN musikal euskalduna izan da ikusgai eta Iruñeko Gazte Orkestrak zuzeneko musika jarri dio.