Komiki lehiaketa

Martxan da Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketaren bigarren edizioa.

Gernikako bonbardaketa izan da aurten Euskal Herriko Historiari lotuta komiki-kontakizun bilakatzeko aukeratu den momentua.

Jarraian lehiaketari lotutako informazioa eta zenbait baliabide:

 

Ikastoletako jaiek elkarrekin antolatu duten ekimena da komiki lehiaketa. Aurtengoa II. edizioa izan da eta "Gernikako Bonbardaketa" gai moduan hartuta, 16 eta 18 urte bitarteko gazteek komikiak landu dituzte. Lan honetarako Joseba Larratxe komikilari Usurbildarraren laguntza izan dute jaiaren antolatzaile izan diren ikastoletako gazteek. Badira hala ere, beraien iniziatibaz lanak aurkeztu dituztenak ere eta guztien artean uzta oparoa osatu dute. 83 lan aurkeztu dira, atal honetan ikusgai daudenak. Komikigintzan profesionalak diren kideek osotutako epaimahaiak erabakiko du sariduna zein den; lan hau Xabiroin argitaratzea izango da irabazleak eskuratuko duen oparia, besteak beste.



Hurrengo ekitaldiak

Online denda Egin zure ekarpena Babesleak Pedro Luis Kontserbak Boluntarioak