Norbanakoa izan edo zerga helbidea Nafarroan duen enpresa bat izan, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera hiru bide izanen dituzu erkidegoko kultur garapenaren alde egiteko.
DOHAINTZA. Dirua, ondasunak edo eskubideak ematea, edo zerbitzuak dohainik egitea.
DIRU EKARPENA, onasunena edo eskubideena, edo zerbitzuak dohainik ematea. Kultur interesa duten ondasunak, jarduerak egiteko lokalak, kalitatezko artelanak eta beste batzuk dohainik eta aldi baterako lagatzea.
LANKIDETZA HITZARMENAK. Laguntzaileen (ekarpen ekonomikoen egileak) eta onuradunen artean izenpetutako hitzarmena; haren bidez, onuradunek laguntzailearen partaidetza zabaltzeko konpromisoa hartzen dute.
Mekna proiektu eta jarduerei egindako ekarpenek sortutako ZERGA-PIZGARRI hauekin.
PARTIKULAR gisa, berriz, eskubidea izanen duzu PFEZaren kuotatik %80ko kenketa egiteko zergaldi bakoitzean dohaintzan emandako lehenbiziko 150 euroetan, eta %40koa gainerako ekarpenetan.
150 euroko dohaintza eginez gero, PFEZaren aitorpenean 120 euroko kenkaria egiteko eskubidea izanen duzu (150 euroko %80).
1.000 euroko dohaintza eginez gero, PFEZaren aitorpenean 120 euroko kenkaria egiteko eskubidea izanen duzu, dohaintzan emandako lehenbiziko 150 euroengatik, eta beste 340 eurokoa, kuotan %40 kenkaria aplikatzeagatik gainerako 850 euroetan.
ENPRESA baldin bazara, zure dohaintzen zenbatekoen kenkaria aplikatuko da sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarrian –oro har, dohaintzak ez dira gastu kengarria– eta kuota likidoaren %30eko kenkaria zergaldi bakoitzean emandako lehenbiziko 300 euroetan, eta %20koa ondoko zenbatekoetan.
Zure enpresaren egiazko karga-tasa %20koa baldin bada, 3.000 euroko dohaintza baten kasuan 1.230 euroko kenkaria egiteko eskubidea izanen duzu sozietateen gaineko zergaren aitorpenean:
Lehenbiziko 300 euroetan, %30eko kenkaria kuotan: 90 euro.
Gainerako 2.700 euroetan, %20ko kenkaria kuotan: 540 euro.
Zerga onura, guztira: 600 + 630=1230 euro.
OHARRA
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU