2016ko Nafarroa Oinez berezia izan zen, lehenengo aldiz aritu baitziren antolaketa lanetan bi ikastola elkarrekin. Lodosako Ibaialde Ikastolak eta Vianako Erentzun Ikastolak urteak daramatzate euskararen sokatik tiraka, iaz ordea, modu berezian ekin zioten Lizarrako Merindadean euskararen eta ikastola proiektuaren sustatzeari.
Gehiago irakurri
NIE, Zangozako ikastola, Zangozaldeko Mankomunitatea eta Zangozako Udalaren elkarlanari esker sortu zen 2014ko Nafarroa Oinezi lotuta laugarren Oinez basoa.
Gehiago irakurri
Tafallan dagoen Plano Mendian sortu zen bigarren Oinez Basoa Tafallako Garcés de los Fayos Ikastolak antolatutako 2011ko Nafarroa Oinezen baitan. Proiektuak 6.700 erkametz eta arte landatzea aurreikusten bazuen ere, behin betiko landaketaren ondorioz 7.400 zuhaitz landatu ziren. Bidenabar, NUParekin elkarlanean ikerketa zientifikoa egiteari ekin zitzaion. Beronen harira, C atmosferikoaren bahiketaren ebaluazioa eta Tafallako Oinez Basoak Monte Planoren ekosistemari eragiten dien onurei buruz jardun duten bi txosten zientifiko sortu dira
Gehiago irakurri
Badira zazpi urte Nafarroan lehen Oinez Basoa sortu zenetik. Arbizun landatu zen 2009ko Nafarroa Oinez ekimenaren eskutik, Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastola antolatzaile zelarik.
Gehiago irakurri
Euskal Herriko idiosinkrasia basotik eta zuretik abiatzen da. Mari Jose Barriola eta Jon Maiak elkarlanean sortutako dokumentalak antzinatetik abiatu, etorkizuneraino heltzen den bidaia egiteko aukera eskaintzen digu, bidenabar, pertsona eta zuraren arteko harremana ezagutuko dugularik. Horretarako hautatutako lagunen bizi-eskarmentua eta mundu-ospea duten adituen iritziak baliatuko ditugu.
Gehiago irakurri