eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 55

Albisteak

2017 UZT 19

OINEZ BASOA 2017 LANDAKETA

11.000 zuhaitz inguru landatuko dira Fraingo Ziobi inguruan, Oinez Basoa 2017 ekimenaren baitan.

10 hektareatan eginen da baso berria, 2015eko abenduan suak kiskalitako eremuan. Abenduko 19ko arratsaldean piztu zen sute handi bat Igantziko Berrizaun aldean. Horrek, Frain mendiaren Igantzi aldeko magala erabat kiskali zuen eta Lesaka aldera ere igaro zen. 250 hektarea erre ziren, alertze japoniarrak, intsinis pinuak, pagoak eta haritzak tartean. Suteak ingurumenarekin zerikusia duten hainbat arlotan izan zuen eragina.

Lesakako Tantirumairu Ikastolak, Oinez Basoa 2017 ekimenaren bitartez, kaltetutako eremuaren emankortasuna berreskuratzea eta haren baso berritzeari hasiera ematea ditu helburu.