Tuteran sortu zuten Nafarroako ikastolek hirugarren Oinez Basoa. Argia Ikastolak bideratu zuen ekimena 2013ko Nafarroa Oinezi lotuta. Bertako ingurunea aintzat hartuta erriberako basoa sortu zen El Soto de los Tetones deituriko parajean. Sotoa Natura 2000 sareak hartzen du, Komunitate garrantzia duen leku gisa eta Nafarroako hirugarren heze gune garrantzitsuena da, bertan 120 hegazti espezie aurki daitezkeelarik, horietatik 30 uretakoak. Argia Ikastolako familia, langile eta lagunek 25 urtetan zehar arrozaren laborantza intentsiborako erabilia izandako eremuaren puska bat, 3.000 landare dituen baso bilakatu zuten auzolanean egindako lanari esker, bertako 17 landare espezie landatu zituztelarik. Nafarroako Gobernuko Landa Garapen Departamenduak VIII Ingurumen Praktika Egokiak Sariaren baitan Argia Ikastolari Aipamen Berezia egin zion ekimenaren bitartez hondatuta zegoen gunea oihandu eta ibaiertzeko baso gisa itzuli ziolako gizarteari. Landaketa egin zenetik 3 urte eta erdi pasa direlarik, basoa dagokion moduan garatzen ari da.