eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 55

Albisteak

2017 ABU 29

OINEZ BASOA ZANGOZA

NIE, Zangozako ikastola, Zangozaldeko Mankomunitatea eta Zangozako Udalaren elkarlanari esker sortu zen 2014ko Nafarroa Oinezi lotuta laugarren Oinez basoa. Asmoa euskararen ikaskuntza mantendu eta, auzolanaren bitartez, elkarbizitzarako egokia izanen zen espazio berritu bat sortzea zen. Orduko Nafarroa Oinezen leloari jarraiki Zangozaldeko Oinez Basoa proiektua hiru lan ildori lotura diseinatu zen:

  • ESAN. Esan, posible dela kaltetutako inguruak berreskuratzea. Urteetan zehar hiriko hondakinak pilatzeko erabilitako zabortegi zaharra basotu zen.
  • IZAN. Omenaldi bat egin zitzaion herri-nortasunari eta Zangozako baratzeari, herriko bizitza eta kulturaren ardatza izan delako. Horretarako, baso jangarri bat sortu zen, non zonaldeko fruiturik ohikoenak modu jasangarrian hazi baitiren.
  • GOZATU. Gozatu inguruaz, ibaiez, euskaraz... Basoa hegazti proiektuaren bidez, hegaztiendako etxolak jarri ziren Irati eta Aragoi ibai bazterretan. Hegaztien presentzia eta zenbait espezieren berreskurapena bultzatu zen, ekosistema mantentzeko.

2015eko urtarrilean ekin zitzaion landaketari eta herriko zabortegi zaharra 3.000 landarerekin oihan berritu zen, herriko nekazaritza ekosisteman integratutako 500 landareko baso jangarri bat sortu zen eta hainbat habia-kaxa paratu ziren hegazti intsektujale ttipiendako, harrapariendako eta saguzarrendako.