Tafallan dagoen Plano Mendian sortu zen bigarren Oinez Basoa Tafallako Garcés de los Fayos Ikastolak antolatutako 2011ko Nafarroa Oinezen baitan. Proiektuak 6.700 erkametz eta arte landatzea aurreikusten bazuen ere, behin betiko landaketaren ondorioz 7.400 zuhaitz landatu ziren. Bidenabar, NUParekin elkarlanean ikerketa zientifikoa egiteari ekin zitzaion. Beronen harira, C atmosferikoaren bahiketaren ebaluazioa eta Tafallako Oinez Basoak Monte Planoren ekosistemari eragiten dien onurei buruz jardun duten bi txosten zientifiko sortu dira (http://www.nafarroaoinez.eus/basoa/eu/aurreko_proiektuak.asp). Tafallako basoaren mantentze lanetan ikastolako ikasle, familia eta langileek parte hartze zuzena izan dute. 2012ko neguan gauzatu zen landaketa eta landaketa guztietan gertatzen den bezala, landare guztiek ez zuten aurrera egitea lortu eta haiek utzitako hutsuneak osatzeko asmoz Tafallako ikastolako haurrek ezkurrak kotoian paratu zituzten ernal zitezen. Negutegia sortu zuten eta kariño handiz zaindu zituzten hilabeteetan zehar. 2016ko udaberrian ikasle, guraso, irakasle eta beste lagun batzuen artean burututako auzolanean lehen landareek utzitako hutsuneetan landatu ziren basoa erabat jantzia uztea lortu zutelarik.