Tafallako Ikastolak ingurunean ahalik eta integratuen egongo den behatokia eraikitzea erabaki zuen besteak beste, inguruko landa eraikinen antzekoa, ahal dela birziklatutako materialekin.
Gehiago irakurri
Oinez Basoa Arbizuko Udalaren, Nafarroa Oinez Fundazioaren eta Andra Mari Ikastolaren arteko elkarlanaren fruitua izan da. Proiektuak inguruko Sakana S.Koop, Magotteaux eta Eseki SAL enpresen babesletza dauka. Ekitaldiak bat egin du Arbizuko Ikastolaren 50. urteurrenaren ospakizunarekin.
Gehiago irakurri
Iaz, Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolak, 2023ko Nafarroa Oinezen antolatzaile izan zenak, Oinez Basoa ekimenari lotuta zenbait esku-hartze egitea erabaki zuen, hauetariko batek gaztainondoa helburu hartu zuelarik.
Gehiago irakurri
Hitzarmena, proiektuan inplikatutako hiru erakundeek sinatu dute: Nafarroa Oinez Fundazioak, Andra Mari ikastolak eta Arbizuko udalak. Horren arabera, ikastolak landaketa berriak eginen ditu basoan, hegaztien behatokiak sortuko ditu edo eta basoaren itxitura konponduko du. Arbizuko udalak berealdetik, basoa garbituko du, itxituraren mantentze lanez arduratuko da eta xenda bat ere eginen du.
Gehiago irakurri
Paz de Ziganda Ikastolako ordezkaritza LURZORUAREN ZIENTZIAREN ESPAINIAR ELKARTEAk antolatu duen lehiaketan LEHEN SARIA jasotzen OINEZ BASOA proiektuarekin
Gehiago irakurri
Paz de Ziganda Ikastolako batxilergoko ikasleek Oinez Basoa egitasmoaren baitan egindako ikerketa batekin LURZORUAREN ZIENTZIAREN ESPAINIAR ELKARTEAk antolatu duen lehiaketan LEHEN SARIA eskuratu dute.
Gehiago irakurri
Oinez Basoa proiektua 2008an abiatu zen Nafarroa Oinez jaialdiak zekarren inpaktu ekologikoa konpentsatzeko asmoz. Oinez Basoa tokian tokiko proiektua da. Nafarroa Oinez festaren antolaketaz arduratzen den ikastolari dagokio urteko bultzada berri bat ematea proiektuari, bere inguruko zonalderen batean landaketa berri bat eginez. Sarritan ezezaguna da Oinez Basoak egiten duen ekarpena, eta txartelen salmenta egiten denean, ez da aintzat hartzen atzetik dagoen lana eta ekimenaren balioa. Horregatik, oraingo honetan, Marta Igoa, Oinez koordinatzailea, elkarrizketatu dugu.
Gehiago irakurri
Tafallako Garcés de los Fayos Ikastolak 2022ko Nafarroa Oinezen antolatzaile izanik, Cascarruejos urmaelaren inguruan garatu du bere bigarren Oinez Basoa ekimena eta, aurreko Nafarroa Oinez antolatu eta Tafallako lehen Oinez Basoa sortu zutenean bezalaxe, gogoz eta konpromisoz eutsi dio eginkizunari.
Gehiago irakurri
Azken egunotan Nafarroan barna pairatzen ari garen suteak dira hizpide txoko guztietan. Milaka hektarea kiskali ditu suak Ezkaba menditik Valtierraraino. Hamahiru herri hustu eta mila lagun inguruk etxetik jantzitakoarekin atera behar izan badute ere ez da kalte pertsonalik izan eta hori berri ona da. Izan ere, Nafarroako Gobernuak lehentasuna herritarrekiko finkatu du.
Gehiago irakurri