eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 55

Albisteak

2023 OTS 19

OINEZ BASOA 2022 TAFALLA - CASCARRUEJOS URMAELA

Tafallako Garcés de los Fayos Ikastolak 2022ko Nafarroa Oinezen antolatzaile izanik, Cascarruejos urmaelaren inguruan garatu du bere bigarren Oinez Basoa ekimena eta, aurreko Nafarroa Oinez antolatu eta Tafallako lehen Oinez Basoa sortu zutenean bezalaxe, gogoz eta konpromisoz eutsi dio eginkizunari.

Erantzukizunez aritzeak, askatasunez burututako ekintza edo eta hartutako erabakiak nork bere gain hartzea dakar. Eta gizarte ingurune batean burutzen den ekintza orok bezala, ondorioek gure inguruko guztiei eragiten diete.

Erantzukizuna, beraz, guztiontzat onuragarria den ariketa da, eta ikastoletan, zeharka, garapen inklusiboa eta iraunkorra bermatzen jarraitu beharra dagoela uste dugu.

Egun, klima aldaketa guztion ahotan dago, eta begi bistakoa da abiadura bizian gertatzen ari dela, batez ere gizakiaren eraginez.

Aldi berean, egun, euskararekiko ezagutza maila handiagoa den arren, azken urteetan erabilerak behera egin duela behatu dugu.

Alde batera utzi ezin ditugun bi fronte dira. Nahitaezkoa da gure ingurunea eta gure kultura-ondarea zaintzeko beharraz kontzientziatzen jarraitzea. Helburu hauei jarraiki, Tafallako ikastola osatzen duten familia, langile eta ikastolako lagunek, Berdesia elkartea bidelagun harturik, bertako bigarren Oinez Basoa sortu dute.

Otsailaren 19an, igandearekin, ehun lagunetik gora hurbildu ziren Casacarruejos urmaeleraino, aurreikusitako 680 landare  eta zuhaixka landatzeko helburuaz. Halaber, proiektuak hegazti behatoki bat sortzea aurreikusten du zein ondoko hilabeteetan zehar gauzatuko den.  Asmoa, eraikina lurraldean ahalik eta integratuen egon dadin da, hau da, inguruko landa eraikinen antzekoa izan dadin. Horregatik, ahal den neurrian, birziklatutako materialekin sortuko da, non harriek, kareak, lurrak eta zurak paisaiarekin mimetizatuko duten. Halaber, ikastolen izaerari jarraiki, eraikina auzolanean burutuko da.

Eguraldia lagun, ikastola komunitatea osatzen dutenek, proiektu honetan konplize izan duten Berdesia elkarteak lagunduta, landaketa burutu zuten, ingurumena eta euskararekin duten konpromisoa berretsiz.