Letra: Xabier Amuriza
Música: Imanol Urbieta
Euskarak batzen gaitu
denok bat euskaraz
nafarrok euskararen
konkistara goaz
ezina ba dirudi
ba dirudi ere
ekinean ezina
egina liteke
Lizarrako umeak
lekuko hor daude
euskaraz bizi dira
etxe eta kale.
Euskarak batzen gaitu
denok bat euskaraz
nafarrok euskararen
konkistara goaz
euskarak Nafarroa
zu zaitu sorleku
eta zu Nafarroa
hark hornitzen zaitu
zatoz euskalduntzera
honek batzen gaitu
Nafarroa ez dadin
hilerri bihurtu.
Euskarak batzen gaitu
denok bat euskaraz
nafarrok euskararen
konkistara goaz.
Canción Nafarroa Oinez 1985 - Descargar audio