Nafarroa Oinez 2003

Urtea: 2003
Leloa: Harriz Herri, Irunberri
Herria: Irunberri
Ikastola: Arangoiti

Harriz herri, Ilunberri

Hitza: Txomin Uharte
Musika: Txaranga Irunberri

Ahaztutako soinuak
dira gure doinuak
zerra, karraska, aizkora
eta almadierua,
artaldeen marrakak
ardi moztaileen klaskak!
Lanaren hotsak
Topatu ditu kantak.

Arbaiunen entzuna
hitzaren oihartzuna
harri mutuan landu
arroila euskalduna
ideia oro josiz
etorkizuna jantziz
loturak estutu ta
ametsak biziz..

Erronkari gordea
Agoitz Zangozaldea
Aezkoa Zaraitzu
gure Altxonbidea
etor denak honera
onki xinak honera
Euskal Herrian
Oinez ekialdera.

Isil zena dugu bizi
harri zena dugu herri
oinez gora Arangoiti
harriz herri Irunberri
harriz harri
herriz herri
bizi poza
bizi berri
irri bat irrikaz euskarari
harriz herri Irunberri.

Laztanez aldatu da
harriaren itxura
lurrari bizi berri
emanez dator ura
saia goitik begira
zatoz gure herrira!
Kantu ta kanta
tantaz tanta bizi da.

Isil zena dugu bizi
harri zena dugu herri
oinez gora Arangoiti
harriz herri Irunberri
harriz harri
herriz herri
bizi poza
bizi berri
irri bat irrikaz euskarari
harriz herri Irunberri.



 Nafarroa Oinez 2003ko kanta - Audioa deskargatu

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia