Nafarroa Oinez 2003

Año: 2003
Lema: Harriz Herri, Irunberri
Localidad: Lumbier
Ikastola: Arangoiti

Harriz herri, Ilunberri

Letra: Txomin Uharte
Música: Txaranga Irunberri

Ahaztutako soinuak
dira gure doinuak
zerra, karraska, aizkora
eta almadierua,
artaldeen marrakak
ardi moztaileen klaskak!
Lanaren hotsak
Topatu ditu kantak.

Arbaiunen entzuna
hitzaren oihartzuna
harri mutuan landu
arroila euskalduna
ideia oro josiz
etorkizuna jantziz
loturak estutu ta
ametsak biziz..

Erronkari gordea
Agoitz Zangozaldea
Aezkoa Zaraitzu
gure Altxonbidea
etor denak honera
onki xinak honera
Euskal Herrian
Oinez ekialdera.

Isil zena dugu bizi
harri zena dugu herri
oinez gora Arangoiti
harriz herri Irunberri
harriz harri
herriz herri
bizi poza
bizi berri
irri bat irrikaz euskarari
harriz herri Irunberri.

Laztanez aldatu da
harriaren itxura
lurrari bizi berri
emanez dator ura
saia goitik begira
zatoz gure herrira!
Kantu ta kanta
tantaz tanta bizi da.

Isil zena dugu bizi
harri zena dugu herri
oinez gora Arangoiti
harriz herri Irunberri
harriz harri
herriz herri
bizi poza
bizi berri
irri bat irrikaz euskarari
harriz herri Irunberri.



 Canción Nafarroa Oinez 2003 - Descargar audio

Colabora

Gobierno de Navarra

Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia