Nafarroa Oinez 1986

Urtea: 1986
Herria: Tafalla
Ikastola: Tafalla

Arbasoen errana

Hitza: Xaki Ibiso
Musika: Carlos Etxeberria

Arbasoen errana
izan dadin beraz
bai oinez edo hegaz
beti guk euskaraz (bis).

Ia ametsa ez da
lortu nahi duguna
ume hauen gainean
hor etorkizuna,
gogorra izan bada ere
gure elkartasuna
une honetan hemen
ez da garizuma.

Arbasoen errana
izan dadin beraz
bai oinez edo hegaz
beti guk euskaraz (bis).

Euskera hartzen badugu
benetan amatzat
ereindako hazia
har dezagun behintzat.
gure merinaldeak
ez du jo galdutzat
bera da guztiona
eta guztiontzat.

Arbasoen errana
izan dadin beraz
bai oinez edo hegaz
beti guk euskaraz (4 veces).



 Nafarroa Oinez 1986ko kanta - Audioa deskargatu

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia