Nafarroa Oinez 1986

Año: 1986
Localidad: Tafalla
Ikastola: Tafalla

Arbasoen errana

Letra: Xaki Ibiso
Música: Carlos Etxeberria

Arbasoen errana
izan dadin beraz
bai oinez edo hegaz
beti guk euskaraz (bis).

Ia ametsa ez da
lortu nahi duguna
ume hauen gainean
hor etorkizuna,
gogorra izan bada ere
gure elkartasuna
une honetan hemen
ez da garizuma.

Arbasoen errana
izan dadin beraz
bai oinez edo hegaz
beti guk euskaraz (bis).

Euskera hartzen badugu
benetan amatzat
ereindako hazia
har dezagun behintzat.
gure merinaldeak
ez du jo galdutzat
bera da guztiona
eta guztiontzat.

Arbasoen errana
izan dadin beraz
bai oinez edo hegaz
beti guk euskaraz (4 veces).



 Canción Nafarroa Oinez 1986 - Descargar audio

Colabora

Gobierno de Navarra

Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia