HELBURUA

“Maiatza” garraiatu, zutik ipini eta bandera jarri.

BEHARREZKO TREBETASUNAK

  • Oreka
  • Koordinazioa
  • Talde lana

GARAPENA

Lehenik eta behin taldea bitan banatuko da eta funtzioak banatuko dira:

  • 10 kidek olatua eginez maiatza (enborra) hasierako puntutik helmugara eraman beharko dute.
  • 2 kidek enborra sartzeko 50 cm-ko sakonera duen zuloa egin beharko dute.

 

  1. Hamar kidek lurrean etzanda maiatza eskuekin ukitu gabe garraiatzen duten bitartean, beste biek aitzurrekin maiatza sartzeko zuloa egin beharko dute.
  2. Zehaztutako eremura iristean, guztien artean maiatza zuloan zutik jarri beharko dute eskuak erabili gabe, eroriko ez dela ziurtatuz.
  3. Maiatzan makila sartu beharko dute. Ondoren, zuloa egin duten biek, maiatza eroriko ez dela ziurtatu beharko dute lurrarekin tapatuz eta estutuz eta horretarako eskuak erabil ditzakete.
  4. Maiatza garraiatu duten hamar kideek eremuan bandera aurkitu eta azkenik hau makilan jarri beharko dute. Horretarako, ezingo da maiatza ukitu, kideen artean bandera jartzeko adina altuera lortu beharko dute.

ARAUAK

  • Talde bakoitzak bere kalea eta maiatza edukiko du. Hori talde bakoitzeko arduradun baten aurrean egindako zozketaz erabakiko da.
  • Froga guztian zehar ezingo da maiatza eskuekin ukitu, zuloa egiten duten biek izan ezik. Hala gertatuz gero, ukitu duen taldekidea kanporatua izanen da.
  • Bandera lehenengo jartzea lortzen duen taldeak irabaziko du froga.
  • 20 minututan bukatzen ez duen taldeari froga amaitutzat emango zaio. Denboran amaitzen ez duen taldeari azken postuan sailkatutako taldearen hurrengo puntuazioa emango zaio.

PUNTUAZIOA

  • 1. sailkatua: 12 puntu
  • 2. sailkatua: 11 puntu
  • 3. sailkatua: 10 puntu
  • 4. sailkatua: 9 puntu
  • 5. sailkatua: 8 puntu
  • 6. sailkatua: 7 puntu
  • 7. sailkatua: 6 puntu
  • 8. sailkatua: 5 puntu
  • 9. sailkatua: 4 puntu
  • 10. sailkatua: 3 puntu
  • 11. sailkatua: 2 puntu
  • 12. sailkatua: puntu 1

*berdinketaren kasuan bi taldeek lortutako postuaren puntuazioa lortuko dute, eta hurrengo taldeak lortutako postuaren puntuazioa.

KONTUTAN HARTZEKOAK

  • Erronka ikastolen arteko lehiaketa bat da, baina irabaztea baino helburu garrantzitsu eta politagoak ditugu: elkar ezagutu eta euskaraz goiz polita igaro dezagun antolatutako froga eta jokoak dira.
  • Lorpenak eta akatsak talde osoarenak dira. Inoiz ez dira pertsona batenak izango.
  • Tratatu jendea zu tratatzea gustatuko litzaizukeen bezala.
  • Denok gustura egoteko, ospatu garaipena apaltasunez eta errespetatu kontrakoa.
  • Epaileen erabakiak errespetatu. Erronka egin ahal izateko parte hartzen dute. Haiek gabe ez genuke jokatzeko aukerarik izango.
  • Epaileek ez dute errespetu faltarik onartuko. Ez beraiekiko, ez eta taldekide edota beste partaideekiko ere.
  • Epaileak, zuek bezala, ongi pasatzera etorri dira.
  • Epaileek puntuaketa murriztu ahal izango diete joko garbian aritzen ez diren taldeei. Epaile bakoitzaren interpretazioaren arabera egingo da murrizketa froga bakoitzean. Hala ere, ziur gaude beharrik ez dela egongo.

LEHIAKETA SANOA EGITEA DENON ERRONKA DA !!!!!



Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia