2024/09/20
Goizean lan-saio bat egin da udaletxeko osoko bilkuren aretoan eta, amaieran, Zangozako ikastolako zuzendari eta lehendakari Nagore Oriak eta Carlos Arcelusek, Zangozako alkate Javier Solozabalek eta inguruko udaletako eta Mancomumitateko ordezkariek harrera egin diete Euskaltzandiako kideei. Andres Urrutiak, akademiako lehendakariak, "Nafarroako garrantzi soziolinguistiko handia duen hiri bat" bigarren aldiz bisitatu izana eskertu du. Bestalde, Urrutiak adierazi duenez, "Euskaltzaindia euskararen sustatzailea da, baina ikastolek ere bermatzen dute euskararen eta euskal kulturaren transmisioa", eta Zangozako Ikastolak 46 urte hauetan egindako lana txalotu du.
Bestalde, Zangozako Ikastolak 'Zangozaldea: ibilbide historiko bat' liburuaren ale bat banatu du, Sixto Jimenezek "Zangozako eta Zangozako Ikastolaren defendatzaile sutsuak" emana, Carlos Arcelusek adierazi duenez. Liburu honek hiriaren historia eta kultura biltzen ditu eta, aurten, hitzaurrea Zangozako Ikastolako ordezkariek idatzi dute.
Ekitaldiaren ondoren, ordezkariak Zangozako Ikastolara joan dira ikastetxea bisitatzera eta ikasleekin eta irakasleekin tarte atsegina pasatzera. Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek potxa-zaku bat eman diete opari gisa.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU