2022/04/23

Gaur goizean dozenaka pertsona Erriberrira joan dira urrian Tafallan ospatuko den Nafarroa Oinez laguntzeko asmoz. Hain zuzen ere, Oinezek Herriari Herri Kirol Txapelketa izena duen ekimenean parte hartu dute. Era honetan, herri kirola eta euskara Nafarroako Erdialdeko herrietara plazaratzea helburuarekin, topagune giro osasungarria eta dibertigarria sortuz.

Orotara eskoletako kiroldegian ospatutako herri kirol txapelketa honetan zortzi talde mistok parte hartu dute (12-14 kidek osatutaukoak).

Emaitzarik altuena lortu duen taldea (41 puntu) eta, hortaz, ekainaren 4an Tafallan lehiatuko dena (Garcés de Los Fayos Ikastolaren 52. urteurrenarekin bat eginez), Kanku da.

Honekin batera, gogoratu nahi dizuegu oraindik bi finalaurreko falta direla; bata, apirilaren 30ean, Garinoainen eta, bestea, maiatzaren 14an Artaxoan.

Eguna giro ezin hobean igaro da, eta txikiek, nola ez, kirolariekin protagonismoa partekatu dute. Izan ere, birziklatutako materialez egindako haurrentzako gune, laia, erraldoi, musika emanaldi, gaitari eta dantzariez gozatzeko aukera izan dute. Horrez gain, lagunarteko giroa errazte aldera, antolatzaileek barra bat muntatu dute bertan jan eta edan ahal izateko.

Datozen topaketetan eredu bera jarraituko da. Hau da, parte-hartzea sustatzeko txapelketara joaten diren ikusleentzako programazio paraleloa egonen da, eta datak gerturatzen doazen heinean, jarduerak iragarriko dira.

  OINEZEK HERRIARI - ERRIBERRI



Itzuli