2022/03/03

Oinezek Herriari

Oinezek Herriari – Herri Kirol Txapelketa - herri kirola eta euskara Erdialdeko herrietan plazaratzeko helburuarekin jaio da. Hain zuzen ere, hizkuntzarekiko eta kulturarekiko dugun maitasuna aldamenekoen arteko hurbilketa errazteko bide izatea nahi dugu, eta bide hori ahalik eta dibertigarri eta osasungarrien izan dadin bilatu dugu.

Hemen aurkitu dezakezue txapelketaren araudia, non informazioa zehatza aurkitu daitekeen; froga bakoitzaren deskribapena, izen ematea, sariak, taldeen eraketa...

Parte hartu nahi duten taldeek, izen emateko fitxa bete beharko dute (hemen deskargatu daiteke), behin beteta Ikastolan edo Nafarroa Oinez dendan eman daiteke. Beste aukera bat, emailez bidaltzea da, bide hau aukeratuz gero fitxa oinezekherriari@oinez.ikastola.eus helbidera bidali beharko da. Izen ematean taldekide bakoitzak 5€ ordainduko ditu, horren truke txapelketan parte hartzeko kamiseta bat jasoko du. Izena emateko azken eguna martxoaren 22a izango da.

Txapelketak 3 finalaurreko izango ditu:

  • Apirilak 23 ERRIBERRI
  • Apirilak 30 GARINOAIN
  • Maiatzak 14 ARTAXOA

Finalaurreko bakoitzetik irabazle bana aterako da, hauek izango dira finala jokatuko dutenak, ekainaren 4ean TAFALLAN. Final hau Ikastolako 50.urteurreneko jaiaren baitan ospatuko da. 

Anima zaitez!
 

 Dokumentua jaitsi

Itzuli

Hurrengo ekitaldiak