Letra: Julio Soto
Música: Juarran Garcia, Urko Peral eta Andoni Bonafau
Hartu eskuetan,
irribarrea ezpainetan
Tenka hari guztiak,
lotu elkarri hizkiak!
Tira mingainari,
josi zure hitzak sokari!
Hitz egin, kantatu, hasi beldurrik gabe!
Hari bat falta da, zu ez bazaude!
Nafarroa Oinez, nire indarraz, zure aupadaz!
Viana eta Lodosan ere euskaraz!
Hartu Tenka Tira, denon eskuak behar dira!
Har dezagun soka Tenka eta Tira!!
Hartu, Tenka, Tira!
2016 Lodosa - Viana
Gari soro, ortu, mahasti…
inguruko paisaien argazki.
Mahats more, piper gorri…
Denak goxo izugarri!
Lurra beti eder dago,
egon liteke ederrago!
Animo, etorri gurekin batera,
kolore berri bat ereitera!!
Nafarroa Oinez, nire indarraz, zure aupadaz!
Viana eta Lodosan ere euskaraz!
Hartu Tenka Tira, denon eskuak behar dira!
Har dezagun soka Tenka eta Tira!!
“Ebro ibai ertzean bizi garen bi ikastola txiki gara; poz-pozik etortzen gara goizero
eta pila bat ikasten dugu, baina guk kalean ere euskaraz bizi nahi dugu”.
Nafarroa Oinez, nire indarraz, zure aupadaz!
Viana eta Lodosan ere euskaraz!
Hartu Tenka Tira, denon eskuak behar dira!
Har dezagun soka Tenka eta Tira!!
Nafarroa Oinez, nire indarraz, zure aupadaz!
Viana eta Lodosan ere euskaraz!
Hartu Tenka Tira, denon eskuak behar dira!
Har dezagun soka Tenka eta Tira!!
Nafarroa Oinez!
Canción Nafarroa Oinez 2016 - Descargar audio
Colabora
Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU