Nafarroa Oinez 2015

Urtea: 2015
Leloa: Hama...bortz, ama...bat
Herria: Elizondo
Ikastola: Baztan

Hama...bortz, ama...bat!

Hitza: Jon Barberena
Musika: Iñigo Beltzunegi

Hamabortz aldiz itsasoratuak
ditugu amaren esne tantak,
hamabortz aldiz lehorreratuak
belarrietan sehaska kantak.
Hamabortz aldiz entzundako hitzak
gaur mingainean dantzan dakartzat.
Kendurak batuz, batugaiak kenduz;
kenduz, batuz… HAMA BORTZ AMA BAT.

NAFARROA OINEZ
BAZTANDIK MUNDURAT
HAMA BORTZ AMA BAT
ESKUARAZ MUNDU BAT

Literaturaren zenbakietan
zenbat ohar, mezu eta datu.
Hizkuntza zahar honen bizirautea
Baztanen nahi bada ziurtatu ……aitu!
alferrik dira: erro, errokizun
errotzaile eta erro karratu
Jasotakoa zatitu, banatu…
eta erabilera biderkatu.

NAFARROA OINEZ
BAZTANDIK MUNDURAT
HAMA BORTZ AMA BAT
ESKUARAZ MUNDU BAT
NAFARROA OINEZ HELDU DA GURERA
GUREA DENONA BADA, ZURE DA.
HAMA BORTZ AMA BAT
BAZTANDIK MUNDURAT

Bidegurutzean dabiltzan arren,
erraza zailduz, zaila erraztuz
jarrai dezagun gure hizkuntzaren
bidea pausoz pauso orraztuz
gure bi oin biluziak, txikiak…
milioika kolorez lokaztuz
atzoko urrats aztarnetan sartuz
eta biharko urratsak marraztuz.

NAFARROA OINEZ
BAZTANDIK MUNDURAT
HAMA BORTZ AMA BAT
ESKUARAZ MUNDU BAT

NAFARROA OINEZ
BAZTANDIK MUNDURAT
HAMA BORTZ AMA BAT
ESKUARAZ MUNDU BAT



 Nafarroa Oinez 2015ko kanta - Audioa deskargatu

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia