Letra: Nuria Abadia
Música: Zartako-K
ESAN aspaldidanik gure hizkuntza sortu zela,
ESAN zaindu zutela eta orain lana gurea dela.
IZAN ginen lau katu komentuan hasieran,
IZAN ginen ausartak Txaparro etxe zaharrean.
GOZA genuen euskaraz guraso auzolanean,
GOZA genuen eraikiz ametsa Zangozaldean.
ESAN, IZAN, GOZA (3 aldiz)
ZANGOZAN!
ESAN euskalduna zarela,
ESAN Zangozakoa zarela,
ESAN gure ikastolak bizirik iraungo duela.
IZAN zaitez eredu ikastolan (e)ta kalean,
IZAN gaitezen denok altxorraren zaintzaileak.
GOZA ezazu Leiretik Peñara mendi beheran
GOZA goza dezagun euskalzaleok Zangozaldean.
ESAN, IZAN, GOZA (3 aldiz)
ZANGOZAN!
ESAN, IZAN, GOZA (3 aldiz)
ZANGOZAN!...
Canción Nafarroa Oinez 2014 - Descargar audio
Colabora
Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU