Letra: Jabitxu Perez de Obanos
Música: Jabitxu Perez de Obanos, ahotsean Saioa Crespo
Bardeetako haizeak
diosku marmarrean
arraitsua izanen dela
larrazkena Erriberan.
Ebroren bazterretatik
hegan kantuz xoxoak:
txor! txor! txor! haietan ere
berri ona badoa.
EKIN ERRIBERA,
HAU DA GURE AUKERA.
NATURAREN DOINUAN
GOAZEN DENOK KANTATZERA
TIRA, NAFARROA,
ZAIN DUZU HEGOA!
TAUPADAZ BAT EGITEN
ESKURA DUGU GEROA.
NAFARROA OINEZ!
Erriberako ikastola,
Tuterako argia,
zure izpiak gidatzen du
lagun ibiltaria.
Argia apaltzen bada
ekaitz eta harria!
Nafarroa Oinez Tuteran
babes gozagarria.
EKIN ERRIBERA,
HAU DA GURE AUKERA.
NATURAREN DOINUAN
GOAZEN DENOK KANTATZERA
TIRA, NAFARROA,
ZAIN DUZU HEGOA!
TAUPADAZ BAT EGITEN
ESKURA DUGU GEROA.
NAFARROA OINEZ!
Euskararen testa urrian,
ilusio tinkoa:
lautadako lur nabarra
liliz estaliko da.
Haizea eta argia,
xoxo eta lilia,
egun hartan bat eginik
euskaraz ari dira.
EKIN ERRIBERA,
HAU DA GURE AUKERA.
NATURAREN DOINUAN
GOAZEN DENOK KANTATZERA
TIRA, NAFARROA,
ZAIN DUZU HEGOA!
TAUPADAZ BAT EGITEN
ESKURA DUGU GEROA.
NAFARROA OINEZ!
EKIN ERRIBERA,
HAU DA GURE AUKERA.
NATURAREN DOINUAN
GOAZEN DENOK KANTATZERA
TIRA, NAFARROA,
ZAIN DUZU HEGOA!
TAUPADAZ BAT EGITEN
ESKURA DUGU GEROA.
NAFARROA OINEZ!
Canción Nafarroa Oinez 2013 - Descargar audio
Colabora
Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU