Hitza: Edu Zelaieta
Musika: Iñigo eta Imanol Goikoetxea
Oinez badakigu,
euskaraz ere bai.
Oineztarren hiriak
hitz egin nahi baitu
bihotzez mintzatzeko
mihia atera du.
Arga lagun zaharrari
omen dio eskatu:
“Iruñeko bazterrak
lorez zipriztindu”.
Euria Takoneran
eta Ziudadelan
euskarak blaitu ditu
kanpo eta barrenak.
Atera ezazu mihia
hizkuntza gozoan
dastatu Euskal Herria
orain eta geroan
Nafarroa dugu
bihotz-begietan.
Oinez badakigu,
euskaraz ere bai.
Iruñerrian ere
Atera ezazu mihia (errepikat 3 aldiz)
Argaren ondoan
Sadar oinez doa
Miluze zubitik
Gurekin batera
Ez baduzu maite
Debeku heldu ezina
Dastatu Euskal Herria
Hizkuntza gozoa
Nafarroa dugu
bihotz-begietan.
Oinez badakigu,
euskaraz ere bai.
Iruñerrian ere
Atera ezazu mihia (errepikat 3 aldiz)
Oinez badakigu,
euskaraz ere bai.
Iruñerrian ere
Atera ezazu mihia (errepikat 3 aldiz)
Nafarroa Oinez 2008ko kanta - Audioa deskargatu
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU