Letra: Anjel Mari Peñagaritano
Música: Trikizio
Nafarroa zai dago
etorri festara,
denon kabira eta
denon sehaskara,
bai pozik dagoela
gure ama euskara,
Zizur Txikian asko
handitu baikara.
Hogeita hamar urtetan
gaude San Ferminen,
horra txabola hura
nola handitu den,
jakitea ez dugu
erreza izanen,
bi milagarrenean
zenbat ote garen.
Hankak mugituz oinez
hau da jende pila,
burua sormen leku
mingaina ezkila,
solasen oihartzuna
belarrien bila,
oinez buru belarri
San Fermin bi mila.
Arbasoen hizkuntzak
duen garrantzia,
Nafarroa ez dago
hori ahantzia,
non nahi edertasuna
dauka erantsia,
ederrena holaxe
euskaraz jantzia.
Txoritxoak zer xarma
kantuz zuhaitzean,
txio-txio eginez
hasten da goizean,
eguzkia irtetzen
duen bakoitzean,
euskara pizten zaigu
gure bihotzean.
Hankak mugituz oinez
hau da jende pila,
burua sormen leku
mingaina ezkila,
solasen oihartzuna
belarrien bila,
oinez buru belarri
San Fermin bi mila
Hankak mugituz oinez
hau da jende pila,
burua sormen leku
mingaina ezkila,
solasen oihartzuna
belarrien bila,
oinez buru belarri
San Fermin bi mila.
Canción Nafarroa Oinez 2000 - Descargar audio
Colabora
Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU