Hitza: Angel Iriso
Musika: Iñigo Agerri
Lingua navarrorum
arras atzendua bazan
ikastola tipia
eta hagitz gutxi ginan,
baina joan gara aitzina
lur idorren artetik
euskera jagi hadi
bertze ororen gainetik.
Lingua navarrorum
arras atzendua bazan
ikastola tipia
eta hagitz gutxi ginan,
baina joan gara aitzina
orain aunitz gerade
euskera jalgi hadi
biziki kontent gaude.
Bertzeekin batera
lan ta lan auzolan
zabal zazu euskera
zure herriko karrikan(bis).
Gure hizkuntza Tafallan
sekula ez da izan arrotz
biziki atxiki dugu
gure-gurea delakotz.
Bete zure barrena
harrotasun arnasaz
erran arront ozenki
ni mintzo naiz euskaraz.
Gure hizkuntza Tafallan
sekula ez da izan arrotz
biziki atxiki dugu
gure-gurea delakotz.
Bete zure barrena
gogo eta adorez
erran arront ozenki
gora Nafarroa Oinez!.
Bertzeekin batera
lan ta lan auzolan
zabal zazu euskera
zure herriko karrikan(bis).
Bertzeekin ....
Nafarroa Oinez 1997ko kanta - Audioa deskargatu
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU