Nafarroa Oinez 1996

Año: 1996
Lema: Herrikolore
Localidad: Etxarri Aranatz
Ikastola: Andra Mari

Herrikolore

Letra: J. Iribarren/J. Leitza
Música: Nahi ta Nahiez

Ikusi, bidexkak gora behera,
aditu, oinen korroxka hotsa
eta euskera, jaiarekin batera
etxean, ikastolan ta kalean.

Sakanaldean zer berri?
herrikolorez zaude Etxarri
udazkeneko paisaia
Nafarroa Oinez jaia.

Ai, ai, ai, ai
ai ai, ai, ai

Txapela, buruan zutik dauka
izerdi, goiztarrari goraintzi
eta makila, dantzan esku artean
herria, zahar-berria soinean.

Soinean tarrapatan, motxilaren joana
zangoak arin arin, zapata nahiz ezpartin
arnasa freskoa hartu eta atorra kendu
hizkuntza duzu lore, buruan ongi gorde.

Haurtxoak harriduraz. "ikastola non dago?
jakin minez beterik, ezin egon ixilik
jendeak hauxe dio: izango da zurea,
soinean ta buruan, herria ta lorea.

Ai, ai, ai, ai
ai ai, ai, ai

Ikusi, bidexkak gora behera,
aditu, oinen korroxka hotsa
eta euskera, jaiarekin batera
etxean, ikastolan ta kalean.

Sakanaldean zer berri?
herrikolorez zaude Etxarri
udazkeneko paisaia
Nafarroa Oinez jaia.



 Canción Nafarroa Oinez 1996 - Descargar audio

Colabora

Gobierno de Navarra

Financiado por la Unión Europea - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia