Hitza: Fermin Muguruza/Joxean Oiz
Musika: Negu Gorriak
Hementxe daukazue
istorio ederra
Bidasoako izokin
euskaldun batena
erabat garbia zen
sorlekuko erreka
igeri egiteko
trabarik ez zuena.
Uretatik txirristan
badoa itsasaldera
ume, gazte eta zaharrek
dute hizkuntza bera
euskaraz agurtzen diote,
Baztan, Lesaka eta Beran
Irun eta Hendaian
ere akaberan.
Goiti goiti Bidasoan bideosoan
goiti goiti izokina bezala
goiti goiti Bidasoan bideosoan
goiti goiti euskara Euskal Herrian.
Itsasoan eta munduan
bere solasaren jabe
denek onartu zuten
arazorik gabe
aunitz maitatua izan zen
eta inoiz ez mirabe
baina saltoka itzultzeko
tenorea du oharkabe.
Goiti goiti Bidasoan bideosoan
goiti goiti izokina bezala
goiti goiti Bidasoan bideosoan
goiti goiti euskara Euskal Herrian.
Ibaiak baditu urak nahasiak
ez ditu ulertzen ertzetako hizkuntzak
zer gertatzen den galdetu arrainak
irri egin dio inguruko iendetzak
goitierrekan barrena hasi dira jauziak
halere euskaldunak dira(de) urriak
izokinak bezala oz topo eta trabak
euskaldunok ere goiti, ta beti aintzina!
Goiti goiti Bidasoan bideosoan
goiti goiti izokina bezala
goiti goiti Bidasoan bideosoan
goiti goiti euskara Euskal Herrian.
Nafarroa Oinez 1994ko kanta - Audioa deskargatu
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU