2. gunea
Froga 12 taldeak batera egingo dute.
12 taldekideak borobil batean jarriko dira eta begiak estaliko zaizkie. Batak besteari eskuak emango diote epaileak esandako ordenean. Giza korapilo bat osatuko da.
Behin korapiloa osatuta egon, talde bakoitzeko partaide bati, antifaza kenduko zaio.
Epaileak seinalea ematean, ikusten duen pertsonak, bere taldekideak zirkuituan zehar gidatu beharko ditu.
Behin zirkuitoa bukatu, korapiloa askatu beharko dute eskuak askatu gabe. Korapiloa askatzean, partaide guztiak borobil batean bukatu behar dute, denek barrurantz begiratuz.
Berriz ere hasierako tokira iristean, proba bukatuko da.
Proba kronometratua izango da.
Erabilitako denboraren arabera egingo da sailkapena.
Ezingo dira eskuak askatu.
Korapiloa, zirkuitoa bete ondoren askatu beharko dute.
Probaren deskribapena deskargatu
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU