Tokia

Ibaia.

Deskribapena

Proba hiru azpifrogetan banatuta egongo da. Talde bakoitzean 3 azpitalde osatu beharko dituzte:

  • A azpitaldea: 4 pertsona
  • B azpitaldea: 4 pertsona
  • C azpitaldea: 4 pertsona

Proba Zangozako zubian hasi eta amaituko da. Talde bakoitza minutu bateko tartearekin aterako da, eta froga amaitzeko erabilitako denbora kronometratuko da. Proba aurretik ateratzeko ordena zozketatu egingo da.

Lehenengo atala (A azpitaldea):

  1. A azpitaldea zubian egongo da.
  2. Epaileak seinalea ematerakoan, arraunak eta txalekoak presaraino eraman beharko dituzte
  3. Behin presara iristean, material guztia B azpitaldeari emango diote

Bigarren atala (A eta B azpitaldeak):

  1. B azpitaldea Zangozako presan egongo da. Talde honek lehenengo banderina eramango du
  2. B azpitaldeak, emandako txalekoak jantzi eta prestatutako baltsan igo beharko dira
  3. B azpitaldea arraunen laguntzarekin zubiraino ahalik eta lehen jeitsi beharko dira
  4. B azpitaldea ibaian behera doan bitartean, A azpitaldea zubira itzuli beharko du.
  5. Behin A azpitalde osoa zubian egon, asmakizun matematiko bat asmatu beharko du soka bat lortzeko.
  6. A azpitaldeak soka lortzean, zubitik ibaira bota beharko du
  7. B azpitaldea iristean, lehenengo banderina sokan lotu eta A azpitaldeak jaso beharko du.
  8. Behin banderina sokan kokatu, B azpitaldea ibai ertzera joan beharko da.

Hirugarren atala (A eta C azpitaldeak):

  1. C azpitaldea ibai ertzean egongo da. Talde honek bigarren banderina eramango du.
  2. B azpitaldea ibai ertzera iristean, baltsa uretatik atera beharko du.
  3. Azpitalde aldaketa egongo da baltsan. C azpitaldea igoko da. Aurretik txalekoak aldatu beharko dituzte.
  4. C azpitaldea behin baltsan egon, ibaian gora egin beharko du zubiraino.
  5. Bitartean B azpitaldea zubira igo beharko du.
  6. Bitartean A azpitaldeak beste asmakizun matematiko bat asmatu beharko du soka berriz ibaira jeitsi ahal izateko
  7. Behin soka botata C azpitaldeak bigarren banderina lotu beharko du. A azpitaldeak banderina jaso beharko du.
  8. C azpitaldea ibai ertzera iritsi behako da eta baltsa ibaitik atera.
  9. Behin baltsa aterata egon, C azpitaldea zubira igo beharko du A eta B azpitaldeekin elkartzeko.

Froga amaiera

  1. Behin A, B eta C azpitaldeak zubi gainean egon eta bi banderinak ere hor izanda, denbora geldituko da.

Sailkapena

Proba kronometratua izango da.

Erabilitako denboraren arabera egingo da sailkapena.

  • 1-3 postuak: 12 puntu
  • 4-6 postuak: 8 puntu
  • 7-9 postuak: 4 puntu
  • 10-12 postuak: 2 puntu

Oharrak

Proba burutzeko 25 minutu emango dira.

Behin denbora bukatuta, talderen batek froga osorik bete ez badu, bukatutzat emango zaio proba. Proba zati gehien burutu duten arabera sailkatuko dira bukatu ez duten taldeak.

Probaren deskribapena deskargatu

 



Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia