Badator 2025, badator Oinez berri bat eta 60 urte bete dira 1965ean Paz de Ziganda Ikastola Nafarroan lehen aldiz euskara hutsezko irakaskuntza proposatzen zuen proiektu berritzaile, arriskugarri eta ausart baten aitzindari izan zenetik.
Ingurune sozial, kultural eta politikoa aldatu da, baina Paz de Zigandak hezkuntzarekin eta euskararekin duen konpromisoak tinko jarraitzen du. Hasierako urte haietatik, espiritu berritzaile, ausart eta ekintzaileak bere horretan dirau, XXI. mendean aurrera doan hezkuntza-ereduarekin, eta euskararekiko, hezkuntza-kalitatearekiko eta euskal kulturarekiko konpromisoari eusten dio, curriculumaren zati gisa.
Paz de Ziganda harro dago eraiki duenaz, eraikitzen ari denaz eta etorkizunean eraikiko duenaz. Hurrengo Nafarroa Oinezarekin burua, bihotza eta mugimendua dituen hezkuntza aukera baten 60 urteak ospatzen jarraitu nahi dugu.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU