BERRIA egunkaria Nafarroako ikastolen jaian hedabide babesle izateaz haratago, elkarlanean jardun da NAFARROA OINEZekin jaia osatuz eta euskara bultzatzeko asmoz.
Etxarri Aranazko ikastolako ikasleekin topaketa eta herritarrendako jarduera osagarria prestatu ditu Euskaltzaindiak, Nafarroa Oinez egitasmoarekin elkarlanean
Heldu den irailaren 24ean igandean, “Erronka Txikia” izeneko kirol proba eginen da Etxarriko plazan goizeko 10:00etan hasita.
Irailaren 9tik 16ra bitarte 7 saio eskainiko ditu Iker Galartzak gidatzen duen Gure Zirkuak Nafarroa Oinezekin elkarlanean. Bertaratu diren guztiek bat egin dute esatean fantasiazko mundu magiko batean murgildu direla. Eskerrik asko Gure Zirkua, 2 orduko irribarrearengatik!