2026/10/13

BERRIA eta Nafarroa Oinez, euskararen eta hezkuntzaren alde elkarlanean

BERRIAk eta Nafarroa Oinezek elkarlanerako akordioa sinatu dute, euskararen eta hezkuntzaren alde elkarrekin eragiteko helburuarekin.

BERRIAk Nafarroa Oinez 2026 ekimenarekin bat egin du, Vianako Erentzun Ikastolak eta Zizur Txikiko San Fermin Ikastolak elkarrekin antolatutako proiektuari babesa emanez. Elkarlan honen bidez, euskarazko kazetaritza eta hezkuntza sustatzeko konpromisoa indartzen dute bi eragileek.

BERRIAk hezkuntzaren arloan egiten duen ekarpenaren erakusgarri dira Berria Ikasgela eta Mantangorri, haurrentzat, familientzat eta hezitzaileentzat baliagarriak diren tresnak. Nafarroa Oinez jaian ere izango da BERRIAren presentzia, publiko guztiei zuzendutako jarduerekin: Mantangorri tailerra, Asier Kidam magoaren ikuskizuna, magia saioak eta zozketak.

BERRIAk, beste behin ere, bat egin du Nafarroako ikastolekin.

Euskaraz eta hezkuntzan, bat gara!



Itzuli

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia