2026/06/23
Nafarroa Oinez 2026 ekitaldiaren barruan, datorren irailaren 19an, Zizur Nagusian, Oinez Kros Solidarioa egingo da, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako ekimen berezi eta irekia.
Krosa ez da lehiaketa bat: helburua ez da irabaztea, baizik eta parte hartzea, elkarrekin gozatzea eta proiektu komun bati babesa ematea, euskarari. Ez dasailkapenik, podiumik edo saririk izango; adin guztietako pertsonentzako jardunaldi herrikoi, inklusibo eta kooperatiboa izango da.
Parte-hartzaileek 1 km, 5 km edo 8,5 km-ko ibilbideak aukeratu ahal izango dituzte, familia bakoitzaren aukera eta nahietara egokituta.
Animatu zaitezte parte hartzera eta bihur dezagun hitzordu hau komunitatearen, kirolaren eta euskararen aldeko konpromisoaren festa handi bat. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta indartsuagoa izango da Nafarroa Oinezi eta euskarazko hezkuntzari emango diogun babesa.
Izena emateko epea irailaren 13ra arte dago zabalik. Informazio gehiago eta izen-ematea:
https://inscripciones.kronoak.com/es/evento/oinez-krosa
Jantzi kamiseta, animatu eta zatoz gurekin korrika, oinez eta familian gozatzera!
Lege oharra
Pribatutasun politika
Cookie-en politika
Web garapena: Aldor Internet
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU