2025/10/13
Ekintza honek bat egiten du aurtengo Nafarroa Oinezaren oinarrizko helburuetako batekin: "Herria gara" izaerarekin. Ikastola ez da hezkuntza eragile hutsa; gizarte-ekimen irekiko proiektua da, bere inguruko elkarte eta eragileekin zubiak eraiki nahi dituena, eta komunitatearen ongizateari zuzeneko ekarpena egin nahi diona.
Buruz, bihotzez, oinez!
Paz de Ziganda Ikastolatik, bihotzez eskertzen diegu erremonte partidan parte hartu zuten pilotariei eta, batez ere, bertaratu zineten guztiei. Zuen ekarpenak, euskaraz bizitzeko errealitatearen alde egiteaz gain, gure gizarteko zaurgarritasun handieneko kolektiboei laguntzeko ere balio du.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU