2025/04/14
Ikaskide ohiekin, irakasleekin eta ikastolako langileekin berriz elkartzeko
jardunaldia, hazi, ikasi eta amets egin genuen korridoreetatik ibiltzeko. Pasadizoak,
barreak eta zirrara-malkoren bat partekatzeko. Bizitako guztiaren ospakizuna izan
zen, eta lotzen gaituen lokarri ikusezinaren erakusgarri.
Ikastolaren ibilbidea luzea da. Proiektua abian jarri zutenak gutxi batzuk izanik,
ondoko sei hamarkadetan milaka izan dira proiektuaren protagonistak eta egungo
ikastola komunitateak, guzti-guztiak, bere magalean hartu nahi izan ditu, behin
Ikastola komunitatearen parte zarenean, beti haren parte zarelako.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU